Nik bezeroaren papera egin nuen, eta horrela ikasi
nuen: lehenengo nire bikotearekin, asteazkenean
hasi nintzen eta paperarekin antzezten hasi ginen. Gero Josuk etxean
ikasteko esan zigun eta hiru egun eman zizkigun buruz ikasteko. Hurrengo
egunean, niri eta nire bikoteari antzerkia egitera atera gintuen, baina
asko hobetu behar nuen.
Nik kamarari
begiratzen eta ondo ahozkatzen ikasi dut.
Grabatzera
etorri zirenean oso urduri nengoen, gehiegi, eta horregatik hainbeste akats
egin nituen. Asko hobetu behar dut.
Oso ondo
pasatu dut eta asko ikasi dut. Oso dibertigarria izan da eta asko gustatu zait.
Mariarekin oso ondo pasatu dut eta berriro errepikatuko nuen, Klariona erabili
genuen hortzaren ordez, baina ez dut klariona berriro ahoan sartu nahi, zeren
grabatzera etorri zirenean oso urduri nengoen eta pertsonaiaren izenaz okertu
nintzen. lehenengo Maritxu esan nuen gero, Nikasio eta azkenik, Mirentxu. Gero,
Maria konpasa, pintza bat balitz bezala klariona hortzaren modura konpasaren
pintzen artean sartu eta nire ahora sartzen du,bera ere urduri zegoen eta eskua
dardarka ari zitzaion eta orduan klariona nire mingainera erortzen da. Gero,
lurrera botatzen dut eta klase guztia parra egiten du baita nik ere. Denbora
guztia nago parrezka Josuk keinu batez lasaitzeko eta jarraitzeko esan zidan arte.
MAREN SALCEDO 4.A
Hasieran, asko irakurri behar nuen. Gero, piskanaka-piskanaka
irakurtzen bitartean testua ikasi nuen,
eta, paperarik gabe egiten lortu nuen. Hala ere, falta zitzaidan jestuak
egitea eta hasieran ez nuen lortu. Horregatik praktikatu nuen etxean eta
azkenean atera zitzaidan, baita entsaioan ere. Eta horrela prestatu nuen
antzerkia.
Nik antzerkiaren testuak ikasi nituen, horretaz aparte
keinuak ere ikasi behar nituen. Baina, jestuak egiten zaila iruditzen
zitzaidan, hori hobetu behar dut. Hori hobetzeko etxean praktikatzea erabaki
nuen, normalean nire aitak eta nire amak niri laguntzen didate, baita nire
anaiak ere.
Nik oso ondo pasatu nuen, niretzat dentistaren papera
mundiala zen, oso-oso farregarria izan zen. Antzerkia nire lagun minarekin egin
nuen, horregatik ondo pasatu nuen, eta gainera ondo atera zen niretzat.
Antzerkia bukatu eta gero pozik bueltatu nintzen etxera.
MARIA LAVADO 4.A
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina