Lehenengo,
bikoteak egin ditugu
eta pertsonaiak aukeratu ditugu. Gero bakoitzak
prestatu behar zituen
esaldiak, fosforitoz azpimarratu
ditu. Ondoren, gure bikotearekin
irakurri dugu entonazioa, soinuak eta
gorputz mugimenduak
praktikatzeko.
Behin
antzerkia irakurrita, lehenengo
entseguak egin ditugu
paperarekin. Hasieran, gure tokian
egin dugu eta gero besteen aurrean. Gero gure etxera eraman
genuen ensaiatzeko.
Dena ikasi ondoren, paperik gabeko entseguak
egiten hasi ginen ondo atera arte. Entsegu bat baino gehiago egin behar
genituen, gorputzeko mugimenduak praktikatzeko, ahotsaren tonoa ondo moldatzeko
eta grabaketa ondo ateratzeko. Prest geundenean, egun batean Carmen etorri zen
(Carmen da beste eskolako irakasle bat) gure lanak ikustera eta gure antzerkiak
grabatzera. Carmeni gure antzerkia asko gustatu zitzaion.
Gauza asko ikasi ditugu: lotsa ez sentitzen,
ahots tonua igotzen, gorputzeko mugimenduak zuzentzen besteak ondo ulertzeko,
publikoari bizkarra ez ematen, jendearen aurrean hitzegiten eta publikoa
garenean, isilik egoten.
Eta gauzak asko hobetu ditugu: lotsa ez
sentitzea, isilik ez geratzea ,ahotsa asko igotzea, gauzak sentzuarekin esatea …
Oso ondo pasatu dugu, batzuk hasi ziren lotsetan baina gero konfidantza
hartu zuten eta asko hobetu zuten.
Lehenengo momentuan denak eskua altxatu genuen, momento horretan oso ilusiunatuta
geunden.
AITZIBER ETA HODEI M. 4.B
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina