2016(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena

ANTZERKI LABURRAK 4.B



Lehenengo bikoteak egin ditugu eta pertsonaia aukeratu dugu.
Gero, bakoitzak prestatu behar zituen esaldiak, azpimarratu ditu  fozforitoz.
Ondoren, gure bikotearekin irakurri dugu  tonua , entonazioa eta gorputzeko mugimenduak ondo ikasteko .
Behin, antzerkia irakurrita,  lehenengo antzerkia egin genuen baina oraindik paperarekin. Hasieran gure tokian eta gero arbelan, baina oraindik paperarekin .
Gero antzerkia etxera eraman genuen paperik gabe egiteko.
Dena ikasi ondoren, paperik gabeko entseguak egin genituen . Ondo atera arte, entsegu batzuk egin genituen gorputzeko mugimenduak zuzentzeko , ahotsaren tonua moldatzeko, keinuak ondo egiteko eta  noski, gure artean ondo moldatzeko eta  grabaketa ondo ateratzeko.
Prest geundenean, egun batean, Carmen ( beste eskolako irakasle bat) gure lanak ikustera eta grabatzera etorri zen . Carmeni gure antzerkiak  asko gustatu zitzaizkion .

Gauza asko hobetu eta ikasi dugu ere: lotsa ez sentitzen, ahots tonua igotzen, gorputzeko mugimenduak ondo  ikasten , bizkarra ez ematen , ausartak  izaten , entzuleok isilik egoten.

Oso ongi pasa dugu. Hasieran lotsa pixkat izan genuen baina gero askatu ginen eta bukaeran oso dibertigarria izan zen.


                                                                                                              MARTA ETA CLAUDIA  4.B




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina