2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

ANTZERKI LABURRAK 4.B



4.B-ko ikasleak gara eta 2.hiruhilabetean beste  antzerki bat prestatu dugu. Hemen duzue bideoa eta egin ditugun gauza guztiak.

Lehenengo bikoteak egin ditugu.
Gero bakoitzak prestatu behar zituen esaldiak azpimarratu ditu fosforitoz.
Ondoren gure bikotearekin irakurri dugu doinua eta entonazioa emateko. Behin  antzerkia irakurrita, lehenengo entseguak egin ditugu paperarekin.
Hasieran gure tokian egiten genuen eta gero denen aurrean.
Gero etxean ikasten genuen paperik gabe egiteko.
Dena ikasi ondoren, paperarik gabeko entseguekin hasi ginen.
Ondo atera arte, entsegu bat baino gehiago egin izan behar genituen gorputzeko mugimenduak zuzentzeko, ahotsaren doinua moldatzeko,keinuak ondo egiteko eta noski  gure artean ondo moldatzeko eta grabaketa ondo ateratzeko.

Prest geundenean,Carmen (beste eskolako irakasle bat) gure eskolara etorri zen gure lana ikustera eta grabatzera. Carmeni gure antzerkiak asko gustatu zitzaizkion.

Gauza asko ikasi ditugu: entzuleok ixilik egoten, lotsa ez sentitzen, ahots tonua igotzen, gorputzeko atalak mugitzen, bizkarra ez ematen….

Primeran pasatu dugu!!.

                                                                          MAIDER ETA SAIOA  4.B



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina